Arantzazun egiten ari dira Espainiako Alexander von Humboldt Fundazioaren urteko topaketa

2016/09/16
Card image cap
Sarrerako ekitaldia Bergaran egin zen atzo eta bihar, Donostian amaituko da

  Alexander von Humboldt Fundazioak, nazioarteko ikerlarien arteko  elkarlan zientifikoa sustatzea du helburu. Fundazioaren egoitza nagusia Alemanian dago eta bertara ikertzera joateko bekak eta sariak eman ohi ditu. Orain 40 urte inguru, Fundazioak saritutako ikerlari espainiarrek bertako elkartea sortu zuten. Gaur egun, estatuko unibertsitateetako irakasle eta katedradun esanguratsu ugari biltzen dira Fundazioan.

  Asteburuan, Espainiako Alexander von Humboldt Elkarteak XXV. Topaketa egiten dihardu Gipuzkoan. Sarrerako ekitaldia Bergaran egin zen atzo arratsaldean eta gaurko jarduna Arantzazuko Gandiaga Topagunean gauzatzen ari da. Eskualdeetako Dinamika, Europako Zientzia Garapenean da urteko jardunaldi nagusi hauen izenburu orokorra. Horren baitan, Arantzazun, zientziaren finantzazioaz eta garapen ekonomiko eta sozialaz berba egin da goizean zehar eta unibertsitateaz, kultura eta hizkuntzaz arituko dira arratsaldean. Hainbat adituren hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dira gaurko. Topaketok, Donostian, Miramar jauregian osatuko dira bihar. Zientzia eta gizarte baloreei buruzko hitzaldiaren baitan, euskal ilustrazioaz argibideak emango dira eta ondoren, elkartearen 25. asanblada egingo da.

  Alexander von Humboldt Fundazioaren XXV. Topaketa hauetan, Espainiako unibertsitateetako ehundik gora irakasle, katedradun eta CISCeko ikerlari bildu dira. Gaur, guztiak, Arantzazun daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!