Arantzazun desagertutako gizonezko baten bila ari dira

2016/07/22
Card image cap
Larrialdi zerbitzuak mendian ari dira bilatzen baina herri gunean, desagertutakoaren argazkiak jarri ditu udaltzaingoak

  69 urteko usurbildarra da desagertutako gizona. Arantzazun ostatua hartuta zegoen eta mendi ibilaldi bat egitera irten zen atzo goizean. Arratsaldean itzultzen ez zela ikusita, etxekoek abisua eman zioten Ertzaintzari.
Berehala hasi ziren haren bila.  Goizaldeko 05:00etan lanak eten dituzte baina 08:00etan berriro abiatu dituzte.
Ertzaintza, suhiltzaileak,  Gurutze Gorria eta DYA ari dira bilaketa lanetan Aloña- Aizkorri inguruan. Baina aldi berean, Arantzazurako bidean dauden taberna eta ostatuetan, eta baita herri gunean ere, desagertutako gizonezkoaren argazkiak jarri dira, inork ikusiz gero, 112 larrialdi telefonora abisua eman dezan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!