Arantzazuko errepidea 9:00tan itxiko da bihar

2019/04/12
Arantzazura ibilaldia egingo da Elizbarrutiak antolatuta

  Ohi bezala, Erramu zapatua izanik, Arantzazura ibilaldia egingo da bihar, Donostiako elizbarrutiak antolatuta. ZURE deiari erantzunez bizi / Vivir respondiendo a TU llamada da aurtengo igoaldiaren leloa, eta gazteen pastoraltzan eta bokazioetan jarriko du arreta, horixe baita euskal elizbarrutiek egun duten erronka nagusia.

  Goizeko 9:30etan hasiko da ibilaldia Soraluze parean Jose Ignacio Munilla gotzaina buru dela, eta eguerdirako Arantzazura iristea aurreikusten da. 12:00tan meza nagusia ospatuko da basilikan. Meza ostean berriz, herri ezberdinetako erromesak etxera itzultzeko autobusak irtengo dira.

  Oinez doazenen segurtasuna bermatze aldera, Arantzazuko errepidea 9:00tan itxiko da eta ibilaldiak aurrera egin ahala, bidea irekitzen joango da. Ibilbide osoan laguntza eta arreta postuak izango dira.

  Arantzazuko ibilaldia Donostiako gotzaitegitik antolatzen dute egun. Arantzazuko fraideen ardura izan zen urteetan eta Iñaki Beristainek bereziki hartu zuen antolakuntza horren lema. Iazko ibilaldia baino hilabete batzuk lehenago hil zen Beristain, eta bereziki gogoan hartu zen Arantzazuko martxan. Baina ordutik jada, Donostiatik zuzenean antolatzen dute Garizumaldiari amaiera ematen dion ibilaldi hau.

Iturria: Oñati Irratia

Iazko ibilaldia