Arantzazuko autobusen ordutegia bere horretan mantenduko da irailean.

2012/08/31
Uztaila eta abuzturako iragarri zen ordutegia beste hilabete batez luzatzea erabaki da.

  Domeka eta jai egunetan Arantzazura dagoen autobus zerbitzuak uztailaren 1ean ekin zion udako ordutegiari. Ordutegi berriak aldaketa nagusi bat ekarri zuen: autobusa, Oñatitik “eta erdi” denean irteten hasi zen berriro eta Arantzazutik aldiz, ordu puntuetan.

  Arantzazura igotzeko autobus zerbitzua, goizeko 7:30etik arratsaldeko 18:30era da eta bitarte horretan, orduro baina beti “eta erdi” denean, Arantzazura igotzeko autobusa abiatzen da Oñatitik. Arantzazutik jaisteko berriz, zerbitzua goizeko 8etatik arratsaldeko 19:00ak arte da. Kontu egin behar da dena den,  hiru autobusek ez dutela betetzen Arantzazutik ordu puntuetan irteteko araua: eguerdiko 12:15, 13:15 eta 17:15ekoak.

  Gogoratu bestalde, Oñati-Arantzazu autobusa Arrikrutz-ko parkinera ere iristen dela: goranzkoan, goizeko 10.30koa eta arratsaldeko 15.30takoa Arrikruzko parkinera sartzen dira eta beheranzkoan, aipatutako, eguerdiko 12.15 eta arratsaldeko 17.15koa.

  Hasieran, uztaila eta abuzturako iragarri zen udako ordutegia irailean ere bere horretan mantenduko da.

Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua, domeka eta jaiegunetan izaten da.