Arantzazuko autobusa martxan izango da bihar

2020/07/30
Urbian San Inazio ospakizunik ez bada ere, domeka eta jaiegunetako autobus zerbitzua martxan izango da

  Urbiako San Inazio jaia bertan behera uztea erabaki zuen Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak, uztailaren 1ean egindako juntan. Jende pilaketak ekiditeko neurri gisa hartu zen erabakia, une honetan, arduraz jokatu behar dela argudiatuta. Ondorioz, bihar ez da ospakizun berezirik izango Urbian.

  Ospakizunik ez Urbian baina mendirako aukera zabala bai. Bihar, uztailaren 31, San Inazio eguna dela kontuan hartuta,  domeka eta jaiegunetako Arantzazuko autobus zerbitzua martxan izango dela gogorarazi nahi du Udalak.

Iturria: Oñati Irratia