Arantzazuko Amaren eguneko meza nagusirako txartelak banatuko dituzte

2020/08/28
Card image cap
Txokolateixan eta Arantzazuko dendan eskuragarri izango dira domekatik aurrera

  Covid-19ak Arantzazuko Amaren egunari ez ezik, aurreko bederatziurrenari ere eragingo dio, ez baita ospakizun berezirik izango aurten. Bederatziurrenak irauten duen egunetan Errosario eta Benediktak soilik izango dira Arantzazun, 20:00tan. Ez da herri ezberdinetako fededunen erromesaldirik izango ezta hauei ongi etorria emateko mezarik ere. Eta Arantzazuko Amaren egunean, irailaren 9an, meza nagusia soilik ospatuko da, 12:00tan. Baina lekua mugatuta egongo da. Gehienez 500 lagunek parte hartu ahal izango dute eta horretarako txartelak banatuko dira Txokolateixan eta Arantzazuko dendan. Domekan, abuztuaren 30ean hasiko dira Arantzazuko Amaren eguneko elizkizunerako txartelak banatzen.

  Irailaren 9an meza nagusia soilik ospatuko da Arantzazun. Ez da agintariei eskaini ohi zaien harrerarik izango ezta Oñatiko musika bandaren emanaldirik ere. Aurtengo osasun egoerak zuhurtziaz jokatzea eskatzen duela eta ospakizunak murrizteko erabakia hartu dutela adierazi digu Jose Mari Arregi frantziskotarrak. Parrokiak antolatuta Oñatitik Santutegira egiten den erromesaldia ere bertan behera utzi dela jakinarazi digu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!