Apirileko greba deialdiak baino jarraipen txikiagoa izan du gaurkoak anbulatorioan

2019/05/17
Card image cap
3 medikuk egin dute greba

  Lehen mailako osasun arretarako aurrekontua handitzea, profesional gehiago jartzea, lan kargak arintzea eta orokorrean, lan baldintzak hobetzea eskatzen dute, besteak beste. Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT, eta ESK sindikatuek, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin batera deitu dute gaurko greba. Hilabeteko epean bigarren deialdia da eta Oñatin ez du aurrekoak adinako jarraipenik izan. Apirilaren 12an anbulatorioko mediku guztiek eta erizainen erdiek egin zuten greba, gaur berriz, 3 medikuk.

  Sindikatu eta Osakidetzako ordezkariak asteartean batzartu ziren baina ez ziren ados jarri. Egun berean, Gobernu Kontseiluak lehen mailako arreta zerbitzuko plantilla handitzea erabaki zuen, 46 familia mediku eta erizain plaza beteaz aurten eta beste 40 datorren urtean. Baina horrek ez du sindikatuen eskaera asetu eta gaurko grebari eutsi zioten. Oñatin, oihartzun txikia izan du deialdiak, lau medikuk, erizainak eta administrazioko langile guztiak lan egin baitute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!