"Aniztasunetik eraikiz" saria jaso dute Elkar Hezi ikastetxeko DBH 4ko ikasleek

2018/12/11
Card image cap
Foru Aldundiak babesten duen egitasmoan, bigarren hezkuntzako 400 ikaslek parte hartu dute

  Atzo, Giza Eskubideen eguna zela probestu zuen Foru Aldundiak Aniztasunetik Eraikiz egitasmoaren sari banaketa ekitaldia egiteko. Gipuzkoa osoko bigarren hezkuntzako 10 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute, aniztasunaren eta giza eskubideen inguruan hausnartu eta konpromisoa sustatzeko programa didaktiko honetan, irailetik abendura bitartean.  Partaide guztiak Donostiako Kursaalean egin zen saiora gonbidatu ziren. Bertan, programan izandako bizipenen berri eman eta Markel Olano Diputatu Nagusiarekin eta Maribel Vaquero Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen foru zuzendariarekin berba egiteko aukera izan zuten.

  Ekitaldian, programa amaierako lan gisa ikasleek prestatu behar izan zituzten ikus-entzunezkoak ikusi ziren eta horietako hiruk saria jaso zuten. Lehen saria Legazpiko Haztegi ikastolako taldeak aurkeztu zuen lanak irabazi zuen, Merezi ditugulako izenekoak. Bi bigarren sari ere banatu ziren bideo lehiaketa honetan, Azpeitiko Ikasberri ikastetxeak jaso zuen bat eta Oñatiko Elkar Hezik bestea. Epaimahaiak, giza eskubideen ikuspegia eta aniztasunaren lanketa, eguneroko diskriminazio egoeren salaketa-modua eta lanen aspektu teknikoa baloratu ditu.

  Aniztasuneko Bizikidetza Planaren baitan garatutako ekintza Aniztasunetik Eraikiz programa hau. Honen baitan propio sortutako material didaktikoarekin hainbat saio gidatu bideratu dira ikastetxeetan eta horrekin batera, kolektibo jakin batzuetako pertsonak eskoletara hurbildu dira beren bizipenak, zailtasun eta ikuspegiaren berri emateko. Hezkuntza programa honetan 10 herritako ikastetxeek parte hartu dute, 390 neska-mutiko eta 20 hezitzaile bilduz, tartean, Elkar Hezi ikastetxeko DBH 4ko ikasle eta irakasleak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!