Angelun asteazkenean izan zen hilketa matxista salatzeko lapiko jotzea deitu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak

2020/05/08
Kazerolada eta sirena hotsak arratsaldeko 19:00tarako deitu dira

  Asteazkenean Lapurdiko Angelun erail zuten emakumea Euskal Herrian aurten hil duten laugarren makumea da. Prentsan nahita egindako homizidio moduan azaldu bada ere, erailketa matxistatzat jo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta hala salatzea deitu du gaur arratsalderako.

  83 urteko emakumea da ustez bere senarrak hil zuena. Emaztea tiroz hil zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen senarrak. Larrialdi zerbitzukoek biak hilda topatu zituzten.

  Koronabirusari aurre egiteko konfinamendua hasi zenetik emakumeen aurkako indarkeria matxistak tinko jarraitzen duela salatu nahi du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Egiturazkoa den pandemia hau ez dela desagertzen, azpimarratuta. Eta hainbat emakume bere erasotzailearekin konfinatuta jarraitzen dutela gogorarazi nahi dute. Egoera hori salatu eta bereziki asteazkeneko hilketa matxista horren kontra azaltzeko lapiko jotzea deitu dute gaur arratsaldean, 19:00tan balkoi eta leiho ondotan. Eraso sexistarik ez!Aurodefentsa feminista! lemapean.

  Udalak ere bat egin du Emakumeon Mundu Martxak deitutako salaketarekin eta kazeroladan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Iturria: Oñati Irratia