Andraitz talde feministak emakumeon jabekuntza eskola antolatu du berriro

2015/10/09
Card image cap
Formakuntza, gogoeta eta topaketa gunea izango da

  Datorren astean hasiko den 2015-2016 egitarauak  jarduera eta gai ezberdinen inguruko tailerrak biltzen ditu. Orain bi urteko lehen esperientzia arrakastatsuaren ondoren, batukada feministak jarraipena izango du eta baita, Guine fare dantza afrikarrek ere. 2016an berriz, emakumea eta maitasuna tailerra egingo da lehen hiruhilekoan eta urtarrilaren 16 eta 17an, zapalduen antzerkia ikastaro trinkoa osatuko da.

  Jabekuntza eskolako ikastaro eta tailerrak, herriko emakume guztiei zuzenduta daude. Plazak mugatuak dira eta gutxienez 8 lagun eta gehienez 25 onartuko dira taldeko. Izena emateko epea zabalik dago eta ekintza hasi baino astebete lehenago itxiko da. Kontutan hartuta, dantza afrikarrak urriaren 14an hasiko direla, izena lehenbailehen ematea komeni da. Emakumeon jabekuntza eskolan izena ematean, 50 € ordaindu behar dira, langabe eta ikasleen kasuan berriz, 15.

  Izena emateko, herriko hainbat denda eta lokaletan utzi diren orriak beteta Andraitz taldearen buzoian utzi daitezke. Andraitz talde feministaren egoitza San Juan kaleko 5ean dago. Izena, mailez ere eman daiteke, mezua, a.jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera bidaliz. Argibide gehiago nahi dituenaren eskura, telefono zenbaki bat ere eman du antolakuntzak:  615 781 068.

  Oñatiko jabekuntza eskolak, emakumeek elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko topagune izan nahi du, emakumeen arteko harremanak saretu eta bultzatzen dituen aldi berean. Emakumeen ekarpenak jaso, baloratu eta pertsonalki nahiz talde gisa garatzeko bidea izan nahi du. Bide horretatik herriari eta gizarteari ere ekarpenak eginez, beti ere, emakumeen ikuspegitik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!