Ama Birjinaren Kamarinako irudi bat zaharberritu du Xabier Egañak Arantzazun

2020/09/15
Card image cap
Txintxinak kaltetu zuen irudia zaharberritu eta pitin bat aldatu du

  Arantzazuko basilikako kontraabsideko hormetan duen irudietako bat zaharberritzen aritu da Xabier Egaña berriki. Lehenengo irudia da, sarrerakoa hain zuzen, txintxinak kaltetuta berritu behar izan dena. Bide batez, aldaketa txiki bat ere egin dio Egañak, lehen ez zuen beso bat margotu diolako irudiko figuretako bati.

  Ama Birjinaren Kamarina zortzi muralez osatuta dago, guztira, hamar metro luze eta lau eta erdi zabal hartzen duelarik. Muralak Xabier Egañak egin zituen orain 42 urte, 1978an. Gaizkiaren, minaren eta injustiziaren existentzia hartu zituen oinarri gisa eta lana Egañaren ibilbidean inflexio puntu izan zela diote adituek.

  Egilea lehenengo muralaren aurrean jarri da berriro, margoak eta pintzelak eskutan, txintxinak eragindako kalteak konpontzeko, esan bezala. Zaharberritze lanok, orain bizpahiru aste egin zituen.    

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!