Aloña inguruan behi eta zezenak larreratzeko "Tricomoniosis bovina" gaitzetik libre daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da

2017/05/24
Partzoneriako lurretan iaz halako kasu bat antzeman zela eta hartu da erabakia

  Tricomoniosis bovina gaitzak behi eta zezenei eragiten die. Zezenak gaitzaren eramaile dira nahiz eta ez duten aparteko sintomarik. Baina kutsatzen duten behiak abortuak izan ohi ditu. Oñatin ez da halako kasurik antzeman orain arte baina jakina da urtero mendira larreratzen den  ganadua libre ibiltzen dela Partzonerian eta Aloña inguruko larreetan. Iaz, Partzoneriako lurretan, Urbia inguruan, halako kasu bat antzeman zenez, bertako ganaduari bezala, Oñatikoari ere ziurtagiriak eskatzea erabaki du udalak. Hala, 2017ko larreratze kanpainan halako ganadua Aloña ingurura igo nahi duten jabeek, animaliak tricomoniosis bovina gaitzetik libre daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

  Oñatiko lauzpabost behi-azienden jabeak dira dagoeneko martxan den larreratze kanpaina ganadua Aloña ingurura igotzeko eskaera egin dutenak guztiek aurkeztu beharko dute aipatu ziurtagiria ganadua mendira eraman aurretik.

  Lehen aldia da udalak tricomoniosis bovinaren inguruko ziurtagiria eskatzen duela udalak. Artzainak ohituta daude artaldea igo aurretik azteria edo sarnaren kontrako tratamendua egina dutenaren agiriak presentatzen baina aurten, behi eta zezen jabeek ere, antzerako tramitea bete beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia