Aldaketak Legazpia-Oñati mikrobus zerbitzuan

2019/10/22
Mikrobus zerbitzua hobetze aldera, aldaketa batzuk egongo dira bihartik aurrera, Legazpia-Oñati izan beharrean, Zumarraga-Oñati.

Udanako bide mozketak herritarrengan eragindako kalteak leuntzeko lanean dihardugu, alternatiba berriak aztertzen eta martxan jarritakoak hobetzeko ahaleginean. Hori horrela, moldatu egin dugu bidea moztuta egon bitartean Oñati eta Legazpi arteko bidea egiten duen autobus linea. Horri esker, asteazkenetik aurrera (urriak 23), Legazpira ez ezik, Zumarragara ere helduko da aipaturikoa; eta Zubillaga izango du azken geltoki. Horretarako, autobus bat gehitu diogu zerbitzuari.

Oñati-Legazpia-Zumarraga Ordutegi berria.jpg