Aldaketa garaia iritsi da! izenburupean iritzi artikulua zabaldu du Lourdes Idoiagak

2018/05/24
Card image cap
Atez ateko bilketa sistema bertan behera uztea eskatzen du berriro ordezkari jeltzaleak

  Laster beteko dira 5 urte Oñatin etxeko hondakinak atez ate biltzen hasi zirenetik. Lourdes Idoiagaren hitzetan 5 urte EH Bilduren gobernuak sistema inposatu zuenetik. Sistema deserosoa dela dio jeltzaleak eta aparteko eraginkortasunik ez duela erakutsi. Izan ere, edukiontzi bidezko sistema atez atekoa bezain eraginkorra dela azaltzen du Idoiagak idatzian. Horretarako Debagoienako Mankomunitateak argitaratu dituen azken bilketa datuak aipatzen ditu.

  Gero eta oñatiar gehiagok eskatu du hondakinen bilketa sistema aldatzeko eta atez atekoa baztertzeko dio Idoiagak prentsara zabaldu duen iritzi artikuluan. Hondakinak gaika batzea hobekuntza dela berresten du baina  atez ate egiteak ez diola balio erantsirik eskaintzen gaikako bilketari. Horregatik, hondakinak batzeko sistema aldatzeko unea dela eta  batez ere, herritarrengan konfiantza jartzeko unea dela aldarrikatzen du.

  Aldaketarako garaia dela errepikatuz amaitzen da Lourdes Idoiaga zinegotzi jeltzaleak prentsara igorri duen iritzi artikulua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!