Alberto Alonso oñatiarra alderdi sozialistako alkategaia izango da Bergaran

2019/02/20
Card image cap
Egun, Osalaneko zuzendaria da oñatiarra

  Alberto Alonso oñatiarra Bergarako alkate izateko hautagaietako bat izango da maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetan. Atzo egin zen Alonsoren aurkezpen ekitaldia, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia eta Bergarako udaleko bozeramale sozialista bertan zirela. Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak hautagai gazte, fidagarri eta maila altuko pertsona gisa aurkeztu duen Alonso. Sozialistek Bergararako dituzten egitasmo batzuk ere aurreratu ziren ekitaldian: hilerria tokiz aldatu, San Martin plaza konpondu eta Labegaraieta auzoa birgaintzea, besteak beste. 

  Oñatiarrak naturaltasun osoz ikusten du bere presentzia Bergarako zerrendan eta alkatetzara aurkeztu arren bera oñatiarra sentitzen dela adierazi zuen. Datozen lau urteetan proiektu ugari garatzeko gogoz dagoela ere esan zuen.

  PSEk Bergararako alkategaia aurkeztu zuen atzo. Oñatin, halakorik izango duen ez da jakinarazi oraindik. Une honetan, eta maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetara begira, alkategai bakarra presentatu da gurean,  Izaro Elortza EH Bilduko hautagaia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!