Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusi berria izango da

2020/09/16
Card image cap
Atzoko Gobernu Kontseiluan onartu zen izendapena

  SPRI Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko erakundea da eta euskal industria bultzatzea du helburu. Euskal enpresen ekintzailetza, nazioartekotza, berrikuntza, zibersegurtasuna, digitalizazioa, finantzaketa eta ikerketa eta garapena sustatzen dihardu SPRI elkarteak. Lan eremua ez zaio arrotza Aitor Urzelai Inzari, Ekintzailetzaren, Berrikuntza eta Informazioaren gizartearen zuzendari izan baita 2016tik. Aratxa Tapia Sailburuaren hurbileko kolaboratzaile izan da.
Aurretik, Oñatin, Mondragon Unibertsitateko MIKeko zuzendari izan zen Urzelai.

  Covid-19ak ekonomia gogor astindu duen honetan, euskal enpresen berrikuntza, sendotze eta nazioartekotzean bereziki ahalegindu beharko den agentziako gidaritza hartuko du Aitor Urzelaik. Zeregin horretan Alex Arriolaren lekukoa jasoko du oñatiarrak.

  Gobernu kontseiluan atzo erabaki zen izendapena etzi gauzatuko da, Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu bezain pronto.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!