Oñatiko udala

Aita Mortara eta Lope Agirre kaleetan eta Zubillagan ur sarea berritzeko lanak egingo dira aurten

2021/01/22
Card image cap
Lankidetza hitzarmena sinatuko dute Gipuzkoako Urak enpresak eta Udalak

  Uraren ziklo integralaren baitan Gipuzkoako Urak kontsortzioak inbertsio programa dauka Oñatirako. Horren arabera Aita Mortara eta Lope Agirre kaleetan nahiz Zubillagan hainbat berritze lan egingo ditu aurten. Lanek, 406.174 euroko aurrekontua dute baina zati bat udalari dagokio, euri uren sarea ere berrituko delako hainbat lekutan. Udalari dagokion zati horren kostua 95.000 eurotan baloratu da. Lanak egin ahal izateko bi erakundeek, Udalak eta Gipuzkoako Urak enpresak lankidetza hitzarmena egitea onartu zen azaroko Osoko Bilkuran.

  Aita Mortara, Lope Agirre eta Zubillagan ur sarea berritzeko egingo diren lanok, 2021ean zehar egitea aurreikusten da, nahiz eta data konkreturik ez dagoen oraindik. Behin lanak amaituta, obra ziurtagiriak eta fakturak aurkeztuko dizkio Gipuzkoako Urak enpresak Udalari, dagokion zatia ordaindu diezaion. Beraz, lankidetza hitzarmena onartu ez ezik, aipatu lanen kostua ordaintzeko Udalak jarri beharko dituen 95.000 euroak 2022ko aurrekontuetan jasotzeko konpromiso-kreditua ere onartu zuen udalbiltzarrak azaroan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!