Aita Lizarralde kalean semaforoa jartzeko proposamena aztergai izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/04/21
Card image cap
Lan zerrendan, 63 gai jaso dira

  San Martingo bizilagunek sarritan eskatu dute Aita Lizarralde kalearen inguruan semaforoa jartzea, auzoko bidetik errepide nagusirako sarbidea xamurtzeko. Trafiko handia izaten den ordu tarteetan, denbora luzez itxaroten egon behar direla eta, auzotarrak kexu dira. Baina Aita Lizarralde kaleko errepidea, GI-2630 bide nagusia da eta Foru Aldundiaren ardurapekoa. Horregatik, trafikoa mugatu edo erregulatzeko edozein elementu jarri aurretik, Diputazioari jakinarazi eta honek onartu behar du. Aita Lizarralde kalean semaforoa jartzearen gaia zertan den azalduko da gaurko Tokiko Batzarrean.

  Tximista batek jota Aloñako gurutzearen inguruan kaltetu den hesia konpontzea eskatu du Aloñako Lagunak elkarteak, eta Zubillagako industria gunean hainbat lan egingo dira. San Migel Txiki jaiak ospatzeko eta Enpresagintza Fakultateak antolatuta Berdintxiketan lasterketa egin ahal izateko baimen eskaerak ere aztertzekoak dira Gobernu Taldearen arratsaldeko bileran.

  Lan zerrendan gai ugari jaso dira, 63. Aipagarria da ordea, gai horietako asko, Udalak kudeatzen dituen zerbitzu edo proiektutan begirale praktikak egiteko eskaerak direla. 2015-2016 ikasturtean, begirale titulua ateratzeko ikastaroa eman da Oñatin, bigarren urtez jarraian. Ziurtagiria jasotzeko hainbat praktika ordu egitea eskatzen da. Hala, ikasle askok, praktikak, udal zerbitzuetan egin ahal izatea eskatu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!