Aisialdiko begirale titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa egin-egingo da

2018/10/05
Gutxieneko izenemate kopurua bermatuta, izena emateko aukera badago oraindik

  Urriaren 27an jarriko da martxan Udaleko Euskara-Hezkuntza sailak antolatutako Aisialdiko Begirale Ikastaroa. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulu ofiziala eskuratzeko aukera emango die izena eman duten hamar oñatiarrei. Gutxieneko partaide kopurua ziurtatuta, taldea osatzeko aukera dago oraindik. Parte hartzeko interesa dutenek izena, lehenbaitlehen eman behar dute, Euskara-Hezkuntza sailarekin harremanetan jarrita. (943780411 Iñaki Akizu). Parte hartzeko 2001ean edo aurretik jaiotakoa izan behar da. Udalak bekatutako ikastaroa da eta ondorioz, aprobetxamendu egokia erakusten duten ikasleek matrikula kostuaren % 75a berreskuratzeko aukera izango dute.

  Urriaren 27an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da ikastaroaren arlo teorikoa. Formazioa larunbat goizetan jasoko dute 9:00-15:00 ordutegian, Urgain-Errekalde Herri Eskolako eraikinean. Urtxintxa Aisialdi Eskola arduratuko da ikastaroaren gidaritzaz.

Iturria: Oñati Irratia