Ahobatez onartu zen Bildu Udal taldeak jasotako mehatxuen inguruko mozioa Osoko Bilkura Berezian.

2011/11/16
Taldeak berak, eta Iosu Lizarralde alkate ordeak 70en bat herritarren elkartasuna jaso zuen. Batzarra azaroaren 15ean egin zen, udaletxeko pleno aretoa jendez kasik beteta zegoela.

  Hasierako idatzia osatuz lau puntuko mozioa izan zen udalbatza osoaren adostasunez onartu zena: Udalak, gatazkaren irtenbidea sustatzeko dagokion jardueran urratsak emateko konpromisoa hartzen du, kargu politikoen aurkako mehatxuak behin betikoz alde batera uztea eskatzen da, zabaldu den garai berriari jarri nahi zaizkion oztopoekin amaituz eta mehatxatuak izan diren udal hautetsi guztiei elkartasuna adierazten zaie. Era berean, udalbatzak bere gain hartuko ditu gertaera hauen ondorioz sortu daitezken balizko gastu judizialen ordainketa.

  EAJk, mehatxu gutuna zuzenean jaso duen Iosu Lizarralderi bere alkartasuna adierazi zion eta kargu politikoen mehatxuekin behin betiko amaitzea eskatu zuen eta adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea aldarrikatu zuen, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.

  Bilduk aurkeztutako idatzia bere osotasunean babestu zuten jeltzaleek esan bezala, eta mozioak, udalbatza osatzen duten bi taldeen aldeko botoak jaso zituen.