AEBetako batxilergo titulua lortzeko aukera izango dute Elkar Heziko ikasleek datorren ikasturtetik aurrera

2017/06/05
Card image cap
"Batxilergo duala" eskaintzen hasiko dira 2017-18 ikasturtean

  Urrats berria emango du Elkar Hezi ikastetxeak datorren ikasturtean, ikasleei AEBko batxilergo titulua eskuratzeko aukera emanez. 2017-2018 ikasturtetik aurrea, DBH 3 eta 4. mailan nahiz batxilergoko 1.go mailan dauden ikasleek batxilergo duala deritzon programa berrian parte hartu ahal izango dute. Egitasmo honen baitan bereziki landuko dira: ekintzailetasuna eta ikasten ikasi, era digitalean komunikatu eta ingeleraz komunikatzeko gaitasunak. Ondorioz, batxilergoa amaitutakoan estatuko ohiko tituluaz gain AEBkoa ere lortu ahal izango dute ikasleek.

  AEBko agiria eskuratzeko  EEBB etako batxilergoko curriculum-eko 6 ikasgai landu beharko dituzte ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: Elkar Hezikoa bat eta AEBtakoa bestea. Ikasgaiak gainditzeko ikasleak lanak egin eta hango irakasleari bidaliko dizkio, eta periodikoki, bideo konferentzia erabiliz, ikasle talde desberdinek eztabaida saioak egingo dituzte.
Oñatiko ikasleak idatziz, edo beharrezkoa bada bideo konferentziaz, astero kontaktua izango du Ameriketako irakaslearekin. Eta aldi berean, ikastetxeko irakasleak  ikaslearen lana eta aurrerapenaren jarraipena egingo du. Ikasle, guraso eta irakasle amerikarrarekin kontaktuan egongo da beharrezkoa den laguntza emateko.

  Batxilergo dualaren esperientzia Elkar Hezi ikastetxean, 2017-18 ikasturte berrian jarriko da martxan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!