Administrazio orokorreko teknikarien lan poltsarako hautagaien merituak baloratu dira

2021/04/16
Card image cap
Behin behineko puntuazioarekiko erreklamazio-epea asteartean amaituko da

  Lehiaketa sistemaz osatuko du Udalak administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa, hau da, hautagaiek egiaztatu duten lan eskarmentua eta formazioa baloratuta egingo da hautagaien zerrenda. Atzo bertan argitaratu zen merituen behin behineko balorazioa. Horrek esanahi du erreklamazioak aurkeztu daitezkeela; asteartea, hilaren 20a izango da erreklamazioak egiteko azken eguna.

  36 lagun aurkeztu ziren administrazio orokorreko teknikarien lan poltsara eta horietatik 24 onartu ziren. Eskatutako euskara maila edota titulazioa ez aurkezteagatik edo eskaera epez kanpo egiteagatik 12 hautagai baztertu dira. Lan poltsarako onartu diren 24 hautagaien behin behineko merituen puntuazioa udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan dago ikusgai.

  Behin betiko puntuazioaren arabera osatuko da administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa eta udal zerbitzuetan aldian-aldian sortzen diren beharretarako zerrenda horretara joko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!