Administrarien lan poltsa eratzeko lehiaketa fasean baloratuko diren merezimenduak akreditatzeko epea zabaldu da

2016/12/01
Dokumentazioa udal bulegoetan entregatu behar da asteazkenera bitartean

  Atzo egin zen azterketa psikoteknikoarekin osatu da lan poltsa eratzeko azterketaldia. Orain, lehiaketa fasean, eskaera orrian adierazi ziren merituak baloratuko dira, bai lan esperientzia eta baita formazio osagarria ere. Baina agiriak, dokumentazioa, aurkeztu behar da eta horretarako astebeteko epea eman du epai mahaiak, abenduaren 1etik 7ra, edo beste era batera esanda, gaurik datorren asteazkenera arte.

  Adierazitako merezimenduei dagozkien agiriak udal bulegoetan entregatu behar dira.
11 lagun dira azterketaldiko azken ariketa egin zutenak eta ondorioz, merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dituztenak.

  Atzo, esan bezala, azterketa psikoteknikoa egin zen. Emaitzak oraindik ez dira ezagutzera eman.

  Azterketaldia amaituta eta merituak baloratuta, hautagai bakoitzaren puntuazio orokorra aterako da eta horren arabera osatuko da administrarien lan poltsaren hurrenkera. Udalak lan poltsa honetarako joko du langileren baten baja bete edo aldian-aldian pilatu daitezkeen lanei aurre egin ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia