Adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak zaintzeko formazio ikastaroa antolatu du Udalak.

2013/10/11
120 orduko iraupena izango duen ikastaro hau herriko langabetuei zuzenduta dago.

“Zaintza” ikastaro honetan halako jardunak biltzen dituen esparru ezberdinak jorratuko dira: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higiene, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, besteak beste. 120 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 15:30etik 19:00etara emango da. Kurtsoa, Zubillagan, Olaburu zentroan egingo da.

  Ikastaroa, adinekoak edota behar bereziak dituzten pertsonen zaintzan aritu nahi duten langabetuei zuzenduta dago. Oñatiko udalak antolatu du Lanbideren babesarekin. Hala, izena eman ahal izateko, Lanbiden alta emanda duten herriko langabeek lehentasuna izango dute. Dena den, herriko langabetuek plaza guztiak beteko ez balituzkete, bailaran interesa duten beste lagun batzuei parte hartzeko aukera emango litzaieke. Ikastaroan, gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute.

  Zabalik dago jada “zaintza” ikastaro honetan izena emateko aukera. Ikastaroa, urriaren 22an hasiko dela kontutan hartuta, egun horretara arte izena emateko aukera dago. Horretarako, Bidebarrieta kaleko 12an dagoen udal enplegu zerbitzuko bulegoetara jo daiteke edo bertara telefonoz deitu: 943 03 77 00 zenbakira.
Adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak etxean zaintzeko formazio ikastaroa, urriaren 22an hasiko da esan bezala eta abenduaren 18ra arte luzatuko da. Tarte horretan, ikastaroa, astelehenetik ostiralera arratsaldero, 15:30etik 19:00etara egingo da. Ikastaroa, gazteleraz izango da. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!