Adikzioak prebenitzeko udal plana egitea aztertuko da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/05/13
Card image cap
Kiroldegiko hornidura eta zerbitzua osatzeko herritar baten proposamena ere aztergai izango da

.  Azken orduko beste gairik aurkezten ez bada aipatutako biak soilik izango dira gobernu taldeko kideen eskura, eztabaidatu eta erabakitzeko.

  Osoko Bilkurak 2017an onartu zuen adikzioak prebenitzeko 2017-2020 udal plana. Epea iraungita dago eta plan berria egin behar da. Lana burutzeko kanpoko enpresa baten laguntza kontratatzea proposatu du Ongizate Zerbitzuak batzordeak. Adikzioak prebenitzeko hurrengo udal planak 2022-2025 urte tartea hartuko du.

  Herritar batek proposamena ere aztergai izango da arratsaldeko bileran.; Zubikoa kiroldegiko hornidura eta zerbitzua osatzeko hainbat iradokizun edo proposamen egin ditu eta ordutegia zabaltzea ere eskatu du. Onartu edo baztertu, gobernu taldeak erabaki beharko du gaurko bileran.     

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!