Aberri Egunean burujabetasuna kantuen bidez aldarrikatzera deitu du Euskal Herria Batera ekimenak

2021/03/31
Card image cap
Plazan eta Urbiako zelaietan egin dira deialdiak, igandean, 12:30tan

  Elkartu eta hiru kantu abestuz irudikatu eta aldarrikatu nahi du Euskal Herria Baterak komunitate trinko eta bateratua osatzearen garrantzia. Horrela lortuko du Euskal Herriak erabakimen osoa, eta bertako herritarrei duintasuna eta bermeak eskaini ahal izateko eskubide politiko guztiak, antolatzaileen esanetan.

  Euskal Herria Batera ekimeneko Oñatiko taldeak deialdi bikoitza egin du iganderako: plazan eta Urbiako zelaietan, 12:30tan.
Elkarrekin hiru kantu abestuko dira: batasuna adierazi nahi duen Gernikako Arbola, askatasuna adierazten duen Txoriak Txori eta maitasuna adierazten duen Ikusi Mendizaleak. Halaber balokoi eta leihoetan euskal ikurrak jartzea eskatzen dute.

  Oñatin alor ezberdinetako 30 bat herritarrek egin dute bat deialdiarekin eta atzo plazan egin zen agerraldian parte hartu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!