9 lagun aurkeztu dira arte udalekuetan begirale izateko deialdi bikoitzera

2019/04/30
Card image cap
Onartu eta baztertuen zerrenda eta hasieran onartu direnen merituen behin behineko puntuaketa argitaratu dira

  Onartu eta baztertuen zerrenda eta egiaztatutako merituen puntuaketa, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian dago ikusgai. Behin behinekoak dira biak eta erreklamazioren bat egin edota dokumentazioa osatu nahi duenak maiatzaren 3ra arteko epea dauka.

  9 lagun aurkeztu ziren arte udalekuetan begirale izateko deialdira baina 5 bakarrik onartu dira. Hasiera batean hautaketa prozesutik kanpo utzi diren lauak baztertzeko arrazoia eskatutako titulazioa ez aurkeztea izan da. Dena den, dokumentazioa presentatzeko aukera badute oraindik, ostiralera bitartean, aipatu bezala.

  Arte udalekuetan parte hartzeko 68 lagunek eman zuten izena. Guztiak onartu dira eta horrek, hasierako asmoak aldatzea ekarri du, 15eko taldea sortzea aurreikusten baitzen. Arte udalekutako ekintzak lekuz aldatu dira eta Eltzian egingo dira. Talde bat baino gehiago eratuko da eta ondorioz bi begirale baino gehiago kontratatuko dira. Behar hori bete ahal izateko bigarren deialdi bat egin zen begirale lanetan aritu nahi zutenei zuzenduta. Azkenean 9 hautagai aurkeztu dira eta onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu berri da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!