881 euro itzuli zaizkie tabernariei terraza tasaren itzulketa partzial gisa

2021/02/12
Card image cap
Jaurlaritzaren aginduz udazkenean itxita egon ziren bost asteei dagokien tasa zatia da

  Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko aginduz ostalaritzako lokal eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak erabat itxi ziren. Eta taberna eta jatetxeak hala mantendu ziren abenduaren 10a arte. Ordurako udalak kobratuta zuen mahai eta aulkiekin bide publikoa okupatzeagatiko tasa, terraza tasa moduan ere ezagutzen dena. Horregatik,  Azaroaren 7tik abenduaren 11ra bitartean itxita egon ziren asteei zegokien tasa zatia itzuli die udalak.

  22 ostalaritza lokalen titularrei 881 euro itzuli zaie guztira.

  Bestalde, Oñati tabernako arduradunak azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte zegokion tasa zatia itzultzea eskatu zion udalari, ostalaritza lokalak ixteko agindua eta taberna berritzeko lanak tarteko, ez baitzuen terrazarik jarri ia bi hilabete horietan. Udalak eskaera onartuta, zegokion proportzioan itzuli zion ordaindutako tasa zatia.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!