8 tona pasa elikagai eta pixoihal batu ditu Hotz Oñatik asteburuko elkartasun kanpainan, iaz baino % 28 gehiago

2019/04/11
Card image cap
Materiala Zaporeak elkartearen biltegian dago jada

  Zaporeak GKEaren bitartez bidaliko da Greziara, Lesbos uhartera, pasa den ostegunetik larunbatera Oñatin batutako materiala. Zaporeakek Martutenen duen biltokian daude jada lekale, kontserba, olio, konpresak  eta haurrentzako produktuak, pixoihal eta esne hautsa. Dendetan jaso ahala kaxatan sartu eta garraiatzeko prestatu ziren. Atzo goizean bertan eraman zen guztia Martuteneko biltegira.

  Hotz Oñati-Zaporeak taldeen arteko elkarlana ez da berria, ezta errefuxiatuentzat materiala batzeko kanpainak ere, eta horrek konparaziorako datuak ematen dizkigu: iaz, 6300 Kg material inguru batu zen, aurten berriz, % 28 gehiago, 8.075 Kg.

  Hotz Oñati taldeak elkartasun kanpaina honetan produktuak eman dituzten herritarrei, bilketan parte hartu duten dendariei, logistikarako materiala eta bitartekoak eskuratu dizkieten enpresei eta aktiboki lanean aritu ziren boluntario guztiei publikoki eskerrak eman nahi dizkie.

  Hotz Oñati taldeak asteburuan egin zuen elkartasun kanpainak helburu bikoitza zuen: errefuxiatuentzat elikagaiak eta higiene produktuak batzea eta errefuxiatuen errealitate gordina oraindik bizirik dela gogoraraztea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!