77 eskaera jaso dira jada Udalak osatu asmo duen administrarien lan poltsan parte hartzeko

2016/07/11
Eskaerak aurkezteko epea, 14.00tan amaitzen da

  Udalaren beharretarako administrarien lan poltsa eratu nahi da. Orain arte 77 eskaera jaso dira udal bulegoetan, horiei, posta bidez iristen direnak batu beharko zaizkio.

  Administrari lan poltsa eratzeko prozesuan parte hartu ahal izateko, batxilergoa, lanbide heziketa 2 edo baliokidea den titulu ofiziala edukitzea eskatzen da. Euskara mailari dagokionez berriz, 3. hizkuntz eskakizun maila egiaztatu beharko dute hautagaiek.

   Lan poltsara aurkezten diren lagunek, hainbat azterketa gainditu beharko dituzte: proba teoriko eta praktiko bana, azterketa psikoteknikoa eta egiaztagiria aurkeztu ez dutenek euskarari dagokiona ere egin beharko dute.
Azterketaldiaren ondoren, hautagaien lan eskarmentua eta formazio osagarria tartean, informatikari dagokiona baloratuko da. Administrarien lan poltsa osatzeko deialdiaren oinarri eta xehetasun guztiak udaleko web atarian, www.oñati.eus atarian ikusgai daude.


Iturria: Oñati Irratia