70 haurrek egingo dute aurten Lehengo Jaunartzea Oñatin

2015/04/30
Bi taldetan banatu diren neska-mutikoen jaunartzeak domeka honetan eta hurrengoan ospatuko dira, maiatzaren 3 eta 10ean

  Lehen Hezkuntzako hirugarren maila ikasten duten haurrak dira, katekesian hiru urtez aritu ondoren Lehengo Jaunartzea egin ohi dutenak. Aurten, 70 neska mutikok hartuko dute eliza katolikoak duen bigarren sakramentua.  Bi talde eratu dira Lehenengo Jaunartzerako eta domeka honetan eta datorrenean, erdi eta erdik egingo dute, 35ek aste bakoitzean.

  Lehenengo Jaunartzeko elizkizunak, Parrokian, 12tako Meza Nagusitan egingo dira baina haurrak, aurretik bilduko dira. 11:30etarako joateko eskatu zaie. Ondoren lehen eserlekuetan jarriko dira elizkizunean parte hartzeko. Protagonista nagusiak eurak izango dira eta parte-hartze handiagoa izango dute. Kantuan arituko dira eta eskaintzak ere eurek egingo dituzte. Elizkizuna, Lehengo Jaunartzea egingo duen haur batek eta guraso batek emandako eskerronaz  bukatuko da.

 

Iturria: Oñati Irratia