7 hautagaik gainditu dute kiroldegiko mantenu teknikari plazarako lehenengo azterketa

2019/07/24
Emaitzak atzo arratsaldean argitaratu diren

  Lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gai komunei buruzko azterketa egin zen atzo goizean euskaltegian, administrazio publikoa, legedia eta datuen babesari buruzko ariketa. Hautaketa prozesura onartu ziren 15 lagunek zuten azterketa egiteko aukera, baina 10 bakarrik aurkeztu ziren eta 7k gainditu dute. Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian argitaratu diren emaitzak behin behinekoak dira. Astelehenean, hilaren 29an amaitzen da erreklamazioak edo azterketa berrikusteko eskaera egiteko epea.

  Hurrengo azterketa gai espezifikoei buruzko azterketa teorikoa izango da, hau da, kiroldegiko mantenu lanen inguruan osatu den gaitegi espezifikoari buruzko azterketa teorikoa. Hurrengo ariketa horretarako datarik ez da zehaztu baina irailera arte ez da egingo, udaleko Giza Baliabideak departamentuan adierazi digutenez. Oposizio fasea osatzeko, bete beharreko lanei buruzko azterketa praktikoa eta euskara azterketa egin beharko dira. Lanposturako eskatzen den 2. hizkuntza eskakizun maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek egin beharko dute soilik euskara ariketa. Lehiaketa fasean berriz, agiri bidez egiaztatutako lan esperientzia eta formazio osagarria baloratuko zaie azterketaldia gainditzen dutenei.

Iturria: Oñati Irratia