65 urtetik gorako oñatiarren % 71,5a gripearen kontra txertatu da

2015/12/23
Card image cap
Azken bakunazio kanpainako datuek Oñati eta Debagoiena, Euskadiko bataz bestekoaren buruan jarri dute berriro

  Herriko osasun arduradunak pozik daude beste urte batez, egindako deialdiari Oñatiko nagusiek eman dioten erantzun zabala ikusita. Urria hasieratik abenduaren 18ra luzatu den gripearen kontrako txertaketa kanpainak harrera ona izan du gurean eta 65 urtez gorakoen % 71,5a txertatzea lortu da. Jaiak tarteko kanpaina, ohikoa baino lasaiago hasi bazen ere, aurre ikusitako mailan amaitu dela esan daiteke.

  Aurtengo kopurua,  Oñatin urtero lortzen denaren parekoa da. Alde horretatik beraz, herritarrak ia oso barneratuta duten zita berritu besterik ez dutela egin esan genezake. Esanguratsua da orokorrean, Debagoienean izan den txertatu portzentaje altua. Oñati eta Debagoiena, autonomia erkidegoan buruan agertzen dira. Hori, estatistikoki berezita jasotzen diren 65 urte edo gehiago dutenen kasuan. Kanpaina, gaixo kronikoei eta emakume haurdunei ere zuzendu zaie baina kasu horietan txertatu direnen kopururik ez da jaso. Hori bai, Oñatira ekarri ziren txerto dosiak ia agortu egin ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!