62 begirale kontratatuko dira udaleku irekiak dinamizatu eta izena eman duten 569 haurrez arduratzeko

2018/04/18
Card image cap
Begiralegaien merituen puntuazioa argitaratu da

  Euskarazko 3 HEren pareko ezagutza maila egiaztatu ez duten 19 hautagaiak baztertuta, baldintza guztiak betetzen dituzten 91 lagunen eskaerak onartu dira. Aurrez zehaztu zen baremazioa oinarri hartuta begiralegai hauen merituak baloratu dira eta puntuazioa ikusgai jarri da udal web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Erreklamazioak ostiralera arte aurkeztu daitezke.

  569 neska-mutikoren izenak jaso dira udaleku irekietan parte hartzeko. Inoizko kopururik altuena. Uztailean egingo diren udalekuak dinamizatzeko 62 begirale kontratatuko ditu udalak. Horretarako, hautagaien merituen behin betiko puntuazioak hartuko dira kontutan. Begiraleek, bi formazio saio bete beharko dituzte: maiatzaren 12an lehena eta ekainaren 23an bigarrena. Udaleku irekiak berriz, uztailaren 2tik 27ra izango dira aurten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!