60 erakundetik gora batu dira Eskualdeko Sarearen I. Topaketan

2019/11/08
Card image cap

  Debagoiena 2030 ekimenak deituta, sektore eta arlo ezberdinetako 80 bat debagoiendar batu ziren asteartean Bergaran egin zen topaketan. Etorkizuneko erronkei erantzun partekatua emateko lankidetza sare handi eta emankor bat sortzea da D2030 ekimenaren helburua, eta ildo horretan, diagnostiko fasea osatzeko  eragile ezberdinen ekarpenak entzutea zen Bergarako ekitaldiaren helburua. Erronken identifikazioa eta horiei erantzuna emateko prozesuaren diseinua modu partekatuan egin nahi baita.

  Asko dira mahai gainean dauden etorkizuneko erronkak: klima aldaketa, garapen ekonomikoa, berdintasuna, hezkuntza eta abar luzea. Erronka orokorrak dira baina Debagoienetik erantzun bateratu eta partekatu bat ematea da Debagoiena 2030 ekimenaren helburua, esan bezala

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!