Oñatiko udala

50.000 €ko diru laguntza emango dio Diputazioak Udalari, udaletxeko berokuntza-sistema aldatzeko lanetarako

2016/09/15
Card image cap
Diru laguntzak, dagoeneko egin diren lanen kostuaren % 34 inguru estaliko du

  Donostiatik etorriko den dirua energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko laguntzen baitan kokatzen du Foru Erakundeak. Lanak uda partean egin dira eta amaituta daude. Gaur-bihar instalazioa probatuko da guztia ondo dagoela ziurtatzeko.

  Udaletxean urteetan izan diren berogailu elektrikoak kendu eta gas bidezko berokuntza sistema jarri da. Eraikinaren  teilatupeko solairuan gas-galdara jarri da eta bulegoetan erradiadoreak. Beheko solairuan berriz, duen altuera kontuan hartuta, konbektoreak jartzea erabaki zen eta hala egin da. Anoetako TARTE S.L. enpresak egin ditu hornidura eta instalazio lanak, lan osagarriak berriz, Ugarte eraikuntza enpresak egin ditu.

  Udaletxeko berokuntza sistema aldatu eta beharrezko gas instalazioa egiteko lanen aurrekontua, 145.000 euro izan da eta horren % 34a inguru, esan bezala, Foru Aldundiak onartu berri duen diru laguntzari esker estaliko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!