5 langabe gutxiago erregistratu dira irailean Oñatin

2020/10/02
Card image cap
Langabeziak behera egin duen lehen aldia da, otsailaz geroztik

  Ez da asko murriztu Oñatiko langabezia irailean, baina zazpi hilabetetan etengabe handitzen joan ondoren, joera aldaketa garrantzitsua da. Baina jarraipenik izango ote duen ikusteko dago. 5 langabe gutxiago erregistratu dira Oñatin irailean eta jaitsiera, 45 urtetik gorakoen artean gertatu da nagusiki. Sexuari erreparatuta, gizonezkoen artean murriztu da gehien langabezia gurean, baina apenas aldatu diren lan bila dabiltzan gizon eta emakumeen portzentajeak, abuztuan bezala, % 53a emakumeak baitira.

  Irailean langabezia handitu egin ohi da gurean, udako aldikako kontratazioak amaitu eta orduan erregistratzen direlako. Baina 2020 berezi honetan ohiko joerak ez dira betetzen ari, ez behintzat Oñatin. Orokorrean bai, irailean langabeziak behera egin ohi du eta hala gertatu da Hego Euskal Herrian, 2.517 langabe gutxiago zenbatu baitira. Hala ere, jaitsiera orain urtebetekoa baino apalagoa izan da.

  Orain urtebeteko datuetara begira jarrita, koronabirusaren krisiak lan merkatuan eragindako hondamendia agerikoa da bai Oñatin eta baita Hego Euskal Herrian ere. Iazko irailean 319 langabe zeuden gurean eta orain 483 dira. Ondorioz, langabezia tasa, 3 puntu handiagoa da une honetan. Hego Euskal Herrian, berriz, iazko irailean baino ia 40.000 lagun gehiago daude lanik gabe.

  Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, hilabete ona izan da iraila, 9.404 kotizatzaile irabazi baititu Hego Euskal Herrian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!