5 lan aurkeztu dira San Migel jaietako programaren azala irudikatzeko lehiaketara.

2014/07/14
Card image cap
Guztiak ikusgai jarri dira Kultur Etxean. Ostiral arratsaldera arte gustukoena hautatzeko aukera izango dugu herritarrok.

  Baina herritarren botoak ez ezik, 3 adituk osatuko duten  epai mahaiak emandakoa ere kontutan hartuko da lan saritua aukeratzerakoan. Aurten, hautaketa, bi iritzi horiek bateratuz hartzea erabaki zuen Kultura Departamentuak eta halaxe jaso zen lehiaketa deialdian.

  Adituen epai mahaia datorren astelehenean bilduko da. Bitartean, gaurtik eta ostiralera arte, herritarron txanda izango da. Ostiralera arteko epea baitago lanak ikusi eta botoa eman ahal izateko.

  Lehiaketara aurkeztu iren 5 lanak, Kultur Etxea n ikusgai daude, goizez, 10etatik ordu batera eta arratsaldez, 5etatik 8etara. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du.

  Herritarren eta epai mahai teknikoaren iritziak kontutan hartuz aukeratuko da irailean kaleratuko den jai egitarauaren azalean agertuko den lana eta egileak, 500 euroko saria eskuratuko du.

  Jende agirian jarri diren lanak, 18 urtez gorakoen kategorian aurkeztu direnak dira. Lehiaketa, edonongo artistei zabaldu zaie iaz egin zenaren antzera. Baina iaz baino partaidetza txikiagoa izan da. Iaz, 13 lan jaso baziren, aurten 5 bakarrik aurkeztu direlako. Bakoitza, teknika eta estilo ezberdineko lanak izanagatik guztiek elementu bat dute komunean. Guztietan, txantxikua ikusi baitaiteke. Hori bai, tamaina eta nagusitza maila ezberdinean. Baina egokiena, guztiak ikusi eta nahi izanez gero, gehien gustatzen zaiguna bozkatzea da.

  Adinez nagusiei zuzendutako lehiaketa honekin batera, haur eta gaztetxoen partaidetza sustatzeko asmoz, 18 urtez azpiko oñatiarrei zuzenduta irudi lehiaketa ere egin da. Atal honetan, bi lan aurkeztu dira.

  Horiek ez dira ikusgai jarri baina saria izango dute. Kasu honetan, astelehenean bilduko den epai mahaiak aukeratuko duen lanaren egileak, adinari egokitutako oparia jasoko du. Gaztetxoen lan saritu hori ere argitaratu egingo da, nahiz eta ez den jai programaren azalean agertuko.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!