46 haurrek egingo dute aurten Lehenengo Jaunartzea Oñatin

2019/05/10
Talde bakarrean egingo dute, domeka eguerdian

  Lehen hezkuntzako hirugarren maila ikasten duten haurrak dira, katekesian hiru urtez aritu ondoren Lehengo Jaunartzea egin ohi dutenak. Aurten, 46 neska mutikok hartuko dute eliza katolikoak duen bigarren sakramentua.  Talde bakarrean bildu dira eta elizkizuna domeka eguerdian ospatuko dute.12:00tako Meza Nagusian izango da.

  Haurrak izango dira elizkizuneko protagonista eta ohikoa baino parte-hartze handiagoa izango dute ospakizunean. Kantuan arituko dira eta eskaintzak ere eurek egingo dituzte.

Iturria: Oñati Irratia