4.000 euroko diru laguntza emango dio udalak Larraña institutuari Helduen Eskolak sortutako gastua arintzeko

2018/10/01
58 ikasle aritu ziren maila ezberdineko eskolak hartzen iaz

  Oñatiko Helduen Eskola Larraña institutuan kokatzen da. Bertan, irakaskuntza arautuan, oinarrizko alfabetizazio eskolak eta DBHko titulua eskuratzeko eskolak eskaintzen dira. Formazio ez arautuan berriz, unibertsitatean sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako azterketak prestatzeko aukera dago. Horrezaz gain, ingelesa, informatika eta atzerritarrei zuzenduta gaztelerazko ikastaroak ere ematen dira. Eskolak, arratsaldez izan ohi dira.

  Oñatiko Helduen Eskolan 58 ikasle eta bi irakasle aritu ziren iaz. Ikasle gehienek, 33k, ingelesa landu zuten. 15 informatika ikasten aritu ziren eta 10 berriz, gaztelera ikasten. Horiek, 2017-2018 ikasturteko datuak dira.

  Helduen Heziketa Iraunkorra edo EPA zerbitzua bere eraikinean hartzeagatik udalaren diru laguntza jaso ohi du Larraña institutuak. 2017-2018 ikasturtean izandako gastuei aurre egin ahal izateko 4.000 € ematea erabaki berri du udal gobernu taldeak.

 

Iturria: Oñati Irratia