38 kaxa bete material bidali ziren atzo Oñatitik Jerez de la Fronterara

2019/05/14
Andaluziara iristen diren errefuxiatuentzako arropa, oinetako eta jostailuak bidali dira

  Iazko abenduan hasi zen Hotz Oñati eta Cadiz inguruko GKEen arteko elkarlana; itsasoa zeharkatuta Andaluziara iristen ziren haur eta nerabeen beharrak betetzeko arropa batu eta bidaltzen. Hala, material batze kanpaina berezi, eta azkarra, egin zuen Hotz Oñatik abenduan eta lehen materiala bidali zen. Atzo 38 kaxa bete material bidali ziren Jerez de la Fronterara; arropa, oinetako eta jostailuak bidali ziren.

  Bidalketa hau burututa, hurrengoa prestatzen hasi dira Hermansoloñako lokalean, Txantxiku ikastolarekin elkarlanean.

  Lanean ilusioz eta indarrez dabiltzala adierazi dute Hermansoloña elkartetik, herriak erakutsitako babesa ikusita. Babes hori publikoki eskertu du elkarteak, sare sozialen bidez.

Iturria: Oñati Irratia