30en bat lagun bildu dira udaletxe aurrealdean, errege berriaren izendapenaren aurka protesta egin eta herritarrei hitza ematea eskatzeko.

2014/06/19
Card image cap
Udal gobernu taldeak deitutako elkarretaratzea izan da.

  Felipe VI.a errege izendatzea inposaketa antidemokratikoa dela salatu dute plazan bildu diren herritarrek. Eztabaidari eta herritarren borondatea eta erabakiar kontutan hartu gabe egin den izendapena dela salatu dute deialdi idatzian.

  Abdikatu berri duen erregea, Francok izendatu zuela gogorarazten da. Eta estatuko alderdi nagusiek iruzur antidemokratiko honi babesa eman izana salatzen da. Era berean, herriari hitza eman eta zein estatu eredu nahi duen zehazteko aukerari ateak itxi izana leporatzen die.

  Indarrean den estatu ereduaren oinarriak Euskal Herria ukatu eta herritarren eskubideen bortxaketan kokatzen direla eransten du, elkarretaratzea deituz udaleko gobernu taldeak zabaldu duen prentsa oharrak.

  Eguerdian eta 15 minutuz luzatu den elkarretaratzean gobernu taldeko zenbait kidek eta hainbat herritarrek egin duten bat. Guztira, 30en bat lagun bildu dira. Aurretik, udaletxeko balkoian ikurriña jarri da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!