3 ur mozketa iragarri dira biharko.

2013/03/05
Bi, San Lorentzo auzoan izango dira, hoditeria aldatzeko lanen baitan. Eta hirugarrena, Goribar industrialdean, lotura berri bat egin ahal izateko.

  Gipuzkoako Urak enpresak hainbat ur mozketa egingo ditu bihar gurean. Bi, dagoeneko egiten ari den lan batzuen osagarri izango dira eta hirugarrena, lan puntual bat egin ahal izateko.

  San Lorentzo auzoan duten ur presio arazoa konpontzeko, hoditeria zaharra aldatzen ari dira. Lan horien baitan, auzoko bebarru ezberdinei eragingo dieten bi ur mozketa egingo dira bihar. Lehena, goizeko 8:30etik 12:30era gauzatuko da eta San Lorentzo auzoko 39, 40, 47, 48 eta 49 zenbakidun eraikinei eragingo die.

  Bigarren ur mozketa berriz, arratsaldean egingo da, ordu bi eta erdietatik 6etara eta San Lorentzo auzoko 54, 55, 60 eta 61 zenbakidun eraikinei eragingo die. Bi ur mozketa hauek, esan bezala, auzoko ur hoditeria aldatzen ari direla eta egingo dira.

  Goribar industrialdean ere bihar goizean ez dute urik izango. Kasu honetan ur mozketa 2 ordu eta erdikoa izango da soilik eta ur hornidura sarean lotura berri bat egiteko izango da. Goribar industrialdean, bihar goizeko 8:30etik 11etara ez dute urik izango.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!