3.111 € batu ziren jaietan BERRIA egunkariari laguntzeko

2015/10/30
Dirua, Txosnaguneko sukaldean musu truk lan egin zuten bolondresei esker batu ahal izan da

  Txosnaguneko sukaldea Berria egunkariaren txokoa izan da aurtengo jaietan berriro. Iaz bezala, bertako diru irabaziak euskarazko egunkariarentzat izango dira. Hori lanean musu truk aritu diren bolondresei esker lortu da. Herriko ikastetxeek, Euskaltegiak, kuadrilek eta banaka hurbildu ziren herritarrek bat egin zuten, otartekoak prestatu eta salduz, Berriarako dirua batzeko helburuarekin. Jaietako sei egunetan, arratsalde eta gauez,txandaka lan egin zuten..

  Erositako produktuak ordainduta, hornitzaileekin kontuak kitatu dira eta 3111 euro garbi geratu dira Berria egunkariarentzat. Txosnaguneko sukaldearen ardura zuzena bere gain hartu zuen Oñatiko BERRIA lagun taldeak datozen egunetan helaraziko dio egunakariari herrian batutako diru laguntza.

  Baina jaso den diruaren berri publikoki adierazi ez ezik, Oñatiko BERRIA lagunen taldeak borondatez lanean aritu diren guztien eskuzabaltasuna eskertu nahi du eta bide batez, baita ere, beren otartekoa txosnagunean erosita laguntza eman duten herritarrei.

Iturria: Oñati Irratia

3111 € Berria egunkariarentzat