29 lagun onartu dira euskaltegiko euskara irakasle bat kontratatu eta lan poltsa osatzeko deialdira

2018/05/21
Hautaketa prozesuko lehen ariketa maiatzaren 28an egingo da

  Aurkeztu diren lagun guztiak onartu dira hautaketa prozesura. 29 hautagaien izenak jasotzen dituen behin behineko zerrenda argitaratu berri da udaletxeko iragarki taulan eta web atarian. Bide batez, zerrendako 7 hautagaik 4. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den beste agiriren bat ez dutela egiaztatu zehazten da argitaratu den dokumentuan. Inork erreklamaziorik aurkeztu nahiko balu maiatzaren 25era arteko epea dauka. Hautaketa prozesuko epaimahai kalifikatzailerako kideak ere izendatu dira eta guztien berri ematen da argitaratu den Alkate Dekretuan.

  Gaiarekin erlazionatuta bigarren ohar bat ere argitaratu da, euskara irakasle bat kontratatu eta lan poltsa osatzeko lehenengo azterketa maiatzaren 28an izango dela jakinaraziz. Eguna finkatu da baina lekua eta ordua zehazteke daude oraindik.
Lehenengo ariketa hori deialdian zehaztu zen gaitegia oinarri hartuta iritzi artikulua idaztea izango da, helduen euskalduntzearen metodologia kontuan hartuta. Beste ariketa bat ere izango da hautagai guztientzat,  elkarrizketa pertsonala, alegia. Eta eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatzen ez dutenek C2 edo 4.HEren pareko ezagutza dutela frogatu beharko dute, azterketa eginda.

Iturria: Oñati Irratia