23.150 euroko ekarpena egingo dio udalak Deba Garaia landa garapena elkarteari aurten

2020/01/08
Udal ekarpena lau zatitan ordainduko da

  Debagoieneko landa garapenerako elkarteak pasa den urriaren 23an egin zuen batzarrean 2020ko aurrekontua onartu zuen: 205.870 euro. Diru kopuru horri aurre egin ahal izateko erakunde ezberdinen ekarpena izango du: eskualdeko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste. Udalek, aurrekontuaren ia erdia estaliko dute, ia 101.000 euroko ekarpena eginez.

  Deba Garaia landa garapena elkarteak, onartutako aurrekontuaren eta urtean egin beharreko ekarpenaren berri eman die eskualdeko udalei. Oñatik 23.150 euroko ekarpena egin beharko du.

  Diru kopuru hori lau zatitan ordainduko da, lehenengoa otsaila erdialdean gauzatuko da eta hurrengoak, apirila, uztaila eta urrian.
 

Iturria: Oñati Irratia