Oñatiko udala

2020ko ospakizunak datorren urtera atzeratzea erabaki du Oñatzek

2020/05/07
Card image cap
Maiatzeko Kontzejupetik aldizkariaren bidez jakinarazi du dantza taldeak hartutako erabakia

  2020a urte berezia da Oñatz dantza taldearentzat, 50. urteurrena ospatzeko urtea baita. Ilusio handiz osatu zuten 12 hilabeterako egitaraua baina Covid-19a dela-eta bertan behera uztea erabaki dute. Hasieran, martxoa eta apirileko ekintzak utzi ziren bertan behera, ondorengoak bete ahal izatearen itxaropenarekin. Baina ondorengo hilabeteetarako ziurtasun ezak 2020ko jarduera guztiak datorren urtera atzeratzea eraman du taldea.

  Erabaki zaila bezain gogorra izan dela azaltzen du Oñatz taldeak Kontzejupetik aldizkariak argitaratutako oharrean. Baina zaila izanagatik denontzat erabaki onena dela pentsatuta hartu dutela zehazten da. Izan ere, ekintza ezberdinak prestatzen ziharduten taldeak egin ahal izango diren ziurgabetasunarekin aritzea ez baitzen zentzuzkoa ikusten. Lan talde guztien arduradunekin kontrastatu ondoren, aurtengo ospakizunak bertan behera utzi eta 2021. urtera atzeratzea erabaki dute, esan bezala.

  Datorren urteko egitaraua eta osasun egoera zelakoa izango den ez jakinda ere, urtebete atzeratuta, arnasa pitin bat hartzea espero dute antolatzaileek, eta garrantzitsua, prespektibaz aritu ahal izango direla datorrenari aurre hobeto egiteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!