2020ko Auzotasun programa garatzeko hitzarmena, Munazategi sektoreko eta Garibai auzorako sarbidea errotonda batez antolatzeko hitzarmena eta Gipuzkoako Senideak elkarteak aurkeztutako mozioa aztergai dira gaurko Osoko Bilkuran

2020/07/23
Card image cap

  Abuztuko oporren hurbiltasunak eraginda astebetez aurreratu da uztaileko Osoko Bilkura eta gaur arratsaldean egingo da. Lan zerrendan 11 gai jaso dira. Lehenengoak, ohikoa denez, hirigintza arloko gaiak izango dira eta horien artean aipagarria da Munazategi sektoreko eta Garibai auzorako sarbidea antolatzeko GI-2630 errepidean biribilgunea egikaritzeko hitzarmena behin betiko onartzea. Maiatzako Osoko Bilkuran aho batez eta behin behineko izaeraz onartu zen Udala eta ULMA taldearen arteko hitzarmena. Alde bakoitzak bere gain hartuko dituen lanak eta ardurak edota biribilgunea eratzeko lanen finantzaketa nola banatu zehazten da, besteak beste, aipatu hitzarmenean.

  Ez da hori ordea arratsaldeko bileran azalduko den hitzarmen bakarra, 2020ko Auzotasun programa garatzeko hitzarmena ere proposatuko baita. Kurtzekua areako 8.2 partzelaren eta bertan amaitu gabe dagoen eraikinaren derrigorrezko salmentaren prozeduraren amaieraz ere argibideak emango dira.

  Zaharren egoitzetan eta Eguneko zentroetan senitartekoak dituztenek osatu duten Gipuzkoako Senideak elkarteak Udalari aurkeztutako mozio-idatzia ere aztergai izango da uztaileko Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!