“Zu ere kontalari” ekimena abiatu du Udal liburutegiak

2020/05/11
Card image cap
Liburutan gastatzeko 100 euroko txartela zozkatuko du partaide guztien artean

  Haur eta helduei zuzendutako ekimena da Zu ere kontalari izenekoa. Gustuko ipuin bat hautatu, hura kontatzen den bitartean bideoa grabatu eta  liburutegiko sare sozialetara igotzean datza. Facebook, Twitter, whatsapp eta posta elektronikoa jarri ditu liburutegiak ipuin kontalarien eskura. Hori bai, guztiei #onatikoudaliburutegia traola idaztea eskatzen zaie.

  Maiatzaren 31ra arteko epea eman du liburutegiak Zu ere kontalari ekimenean parte hartu eta bideoak bidaltzeko. Epea amaituta, liburuak erosteko 100 euroko txartela zozkatuko da partaide guztien artean.

Ituria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!