“Zigor kodearen erreforma mintzagai: zigor berriak, neurriak eta euren betearazpena” izenburua duen bilera hasi da gaur Lege Soziologia Institutuan

2015/06/18
Card image cap
Josu Erkoreka Justizia sailburua eta Marina Bidasoro Aldundiko Giza Eskubideen eta oroimen historikoaren zuzendari nagusia arduratu dira mintegia irekitzeaz

  Zigor kodearen azken erreformek ekarriko dituzten aldaketak aztertzen ari dira Unibertsitate Zaharrean. Urte hasieran onartutako erreformak, uztailaren 1ean sartuko baitira indarrean.

  Zuzenbide penala etengabeko aldaketa prozesuan murgilduta dago. Orain hamarkada gutxira arte, zigor kodearen erreformak noizean behin gauzatzen ziren eta neurri oso ez ohikoak ziren. Baina azken urteetan, lege aldaketak ohiko bihurtu dira eta gobernu berria hautatzeko garaian areagotu egiten dira. Ondorioz, zigor politika, hautesleekin komunikatzeko oinarrizko tresna bihurtu da. Horrek, erreformen dimentsio teknikoa ere aldatzea ekarri du. Proposatutako aldaketek eragin zitzaketen ondorioen aldez aurreko analisi eta ebaluazioak desagertu egin dira.

  Unibertsitate zaharrean, 29 aditu bildu dira gaur. Asko, zuzenbide arloko irakasleak dira baina tartean epaile, fiskal, abokatu eta perituak ere badaude. Hauek, legeak aplikatzearen esperientziaren ekarpena egingo diote gaiari. Gehienak, estatutik etorritakoak dira baina Austria eta Frantziako  adituak ere badaude mintegian parte hartzen.
Mintegian, nagusiki, zigor berrien diseinuaz arituko dira, behin betiko kartzela zigorraz, baldintzapeko askatasuna, askatasun zainduaz, isun eta bestelako zigor alternatiboez eta segurtasun neurriaz berba egingo da, besteak beste. Gazteei aplikatu ohi zaien zigor arautegiaren erreformaz ere eztabaidatuko da eta eztabaida gaien artean, gazte delikuentzia, genero indarkeria, terrorismoa eta gorrotoaren diskurtsoa ere jaso dira.

  Mintegia, Josu Erkoreka Justizia Sailburuak eta Marina Bidasoro Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendari nagusiak ireki dute. Mintegia, zigor erreformak gure inguruan duen eraginaa hausnarketa egiteko foro egokia dela esan dute. Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari-ordea eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko bi bokal ere Oñatin dira. Arlo honetan diharduten legegileen erronkei buruz berba egin dute.

  Zigor erreformaren arazo konstituzionalak, uztailaren 1ean indarrean sartuko diren zigor berriak, eta hauek gauzatzeko, aplikatzeko, aurre ikusten diren arazoak eztabaidatuko dira bihar arratsaldera bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!